Asteartean, Maria Jesus L’ Hoeste Kolonbiako El Congreso de los Puebloseko ordezkariak bisitatuko du Mikelazulo. El Congreso de los Pueblos mugimenduak Kolonbiako herri, sektore eta lurraldeen araudien eraikuntzan lan egiten du. Herri indigenaren erresistentziaren parte da, eta “denek tokia izango duten herri hobeago baten alde” ari da lanean. Hitzaldi hori 19:30ean izango da, Mikelazulon bertan.
Hurrengo egunean beste emakume indigena batean hitzaldia aurreikusia zegoen: Alicia Canaviri Boliviako CDIMA aymara emakumeen garapenean lan egiten egiten duen elkarteko zuzendaria. Mikelazuloko ordezkariek jakinarazi duetenez, ordea, Espainiako Kontsulatuak ez dio baimenik eman Canaviri bidaiatzeko, eta horrenbestez, ezin du asteartean egoterik izango. Espainiako Kontsulatuak aurkeztutako argudia “epe kontuak” izan direla azaldu du Mikelazulok. Ordezko bat bilatzen ari direla aurreratu dute, baina oraindik ez dakitela zein izango den.
Lampedusa izango da beste ildoa. Hondamendiari lotuta, bi ekitaldi egingo dituzte, hurrengo ostiralean eta larunbatean. Batetik, mural-mosaiko bat egingo dute egun osoan zehar, Zumardian, Orereta Ikastolaren alboan: Laguntasunaren eta Aniztasunaren Mosaikoa. Hurrengo egunean, berriz, ekitaldi bat egingo dute, 20:30ean, mosaikoaren aurrean.
Mikelazulok Lampedusako hondamendian jarri du aurten arreta, eta hori krisiarekin lotuta dagoela esan du: “Munduko milioika pertsona gosera eta migraziora doaz, Europan pobreziara kondenatzen gaituen politika eta etorkinen aurkako politika hilgarria, bat eta bera baitira: krisiaren errua langileei bota, langileak esklabo egin eta etorkinak heriotzara kondenatu”. Sistemak, oro har, arrazakeria eta xenofobia piztu nahi duela iritzi dio. Zentzu horretan, armiarma sare horretan ezin dela erori esan du, eta horri aurre egin behar zaiola.
Egitaraua
Azaroak 12, asteartea- 19:30: Maria Jesus L’ Hoeste, Kolonbiako El Congreso de los Puebloseko kideak Kapitalismoa, emakumea eta bizitza hitzaldia emango du, Mikelazulon.
- 19:30: Hitzaldia zintzilik, Alicia Canaviri Boliviako CDIMAko kidea Emakumea ikuspegi indigenistatik hitzaldia ematekoa zen, Mikelazulon.
- 16:30: Gure herriko historia, begirada osatuz. Beste kultura eta historiatik etorritako lagunekin ibilbide bat egingo dute herriko parte zaharrean barren, Joxemari Carrerk lagunduta. Parte hartzea irekia da.
- Egun osoan zehar: Herriko artista talde batek, astean zehar, mural-mosaiko bat egingo du, Lapedusako katastrofearen harira. Mosaikoa Zumardian egingo dute ikastolaren alboan, eta egun horretan bertan bukatuko dute, Laguntasunaren eta Aniztasunaren mosaikoa.
- 20:30: Lanpedusa salatuz, ekitaldia, mosaikoaren aurrean.
- 21:30: Saharako afaria, Txintxarri elkartean.
- Poza antzezlana, Niessen aretoan.
- Elikadura burujabetzari buruzko erakusketa, Mikelazulon.
No hay comentarios:
Publicar un comentario