XIII herrien astea

Sarrera:
Herrien Astearen muina, bere zehaztapenak lotzen dituen haria, hasieratik landu dugun jarrera, berriro baieztatu eta azpimarratu nahi dugu: munduko herri guztien askatasuna eta beraien arteko lagunkidetasunaren aldeko jarrera.
Europako agintariek bestela ari dira jokatzen. Aurten, besteak beste eta gure izenean, hiru arlotan erabaki nagusiak hartu dituzte: emigrazioa kontrolatzeko segurtasun hesi geroz eta gogorragoa, antidemokratikoagoa eta umiliagarriagoa ezarri (Lotsaren Araua horren lekuko); gerrarako indarrak zabaldu (NATO); krisisaren aurrean aberatsenak babestu eta herri xumearentzat soldatak gutxitu, prekarietatea areagotu, langabezia biderkatu eta etorkinak bota.
Gure lurraldea lurralde irekia nahi dugu. Ez dugu milioika pertsonen gosearen gain eraikitzen den aberastasun inmorala nahi; ez ditugu boteretsuen interesak defenditzeko egiten diren gerrak nahi; ez diegu ekonomiaren manipulatzaileei eta krisiaren sortzaileei sariak (guk ordaintzen ditugun zergak) eman nahi.
Herrien Astean herrien arteko elkartasun esperientzia xumeak (Guatemala eta Senegaleko talde batzurekin izandako harreman zuzena kultur eragilea), Palestina, Afrika, Colombia, Bolivia eta Hegoamerikako herriekiko eta borrokekiko hurbiltasuna biziko dugu, Bosniako gerraren eta ondorioei buruzko gogoetak egingo ditugu eta bertakoen aberastasun gastronomikoa dastatuko dugu, munduko ipuinak eta dantzak egingo ditugu, bertako eta horko eta hango gazteen arteko harremanak landuko ditugu HIP HOP inguruko tailer eta mostran. Argazki erakusketa bat egingo dugu, geure begiradak landuz eta lantzeko... Egitarau zabala da. Guzti horren lotzen duen haria mundu berri baten nahia eta horretarako ahalegina.

Harremanetarako telefonoak
Mikelazulo: 943 51 70 02
Txokolo: 669 706 967
Iker: 617 819 981








egitaraua:
astelehena 10
19:30ean xenpelar etxean
elkartasun esperientziak: “bide ikusezinak marrazki” eta “la cambalacha, guatemala,
arte para todos” proiektuak
asteartea 11
19:30ean mikelazulon
srebrenica (bosnia)-ri buruzko dokumentala eta hitzaldia hango amen eskutik
asteazkena 12
18tatik 20tara txintxarrin
”aniztasunaren ahotsak” hip hop tailerra
19:30ean mikelazulon
“motema na ngai” dokumentala. Juan Miguel Gutierrez
osteguna 13
18tatik 20tara txintxarrin
“aniztasunaren ahotsak” hip hop tailerra
19:30ean mikelazulon
dokumentalak: “un lugar en el mundo” Juan Falque; “la forestal, cenizas de una
tierra desangrada” Telmo iragorri ; eta “Amanecer en Pachacútec” Angel Palacios eta Beatriz Perez de Vargas.
22:30ean De Cyne Reynan
Samba Xe Funky taldea
ostirala 14
19:00tan laket-en
“aniztasunaren ahotsak” hip hop tailerraren erakustaldia
larunbata 15
21:00tan Txintxarrin
herrien asteko afaria:
Jose Mari Carrere eta Beatriz Egizabal-en ipuin saioa
Bosniar afaria
“Danzas del mundo” (patxi montero)
igandea 16
18:00tan mikelazulon
“aniztasunaren argazkiak” erakustaldia
(gaia: cambios o transformaciones sociales. parte artzezko bidali 4 argazki digital
13a baino lehen: herrienastea@gmail.com)

erakusketak:
mikelazulon
”Handala: palestinako erresistentziaren sinboloa”(komikiak).Naji al-Ali
“mujeres del mundo, rostros que nos miran” (17tik 30era)
xenpelar etxean
“sentimenduen mapa” (5etik-19ra)
“la cambalacha, guatemala, arte para todos” (10etik-23ra)
asteartea 25
19:30ean mikelazulon
hitzaldia: Bolivia (las bartolinas)
asteazkena26
19:30ean mikelazulon
dokumentala: “despiertas” (mujer e inmigracion)
osteguna 27
19:30ean mikelazulon
hitzaldia: Colombia (ONIC)
Eranskinak:
1.- “Cambalacha. Guatemala. Arte para todos” erakusketa
Guatemalako San Marcos la Laguna herrian egiten ari diren sentsibilizazio egitasmoa da “Cambalacha”. Sormen tailerra da etengabe lanean diharduena alor askotan: ikustentzunak, antzerkiak, artisautzak, musikalak. Aldi berean haur eta gaztetxoen heziketa artistikorako tailer eta ikastaro libreak antolatzen dituzte.
Mikelazuloko kide batzuk aurten izan dira bi hilabetez egitasmo horretan parte hartzen. Esperientzia horren erakusketa irekia egongo da Xenpelar Etxean, azaroaren 10etik azaroaren 23ra.
2.- “Bide ikusezinak marrazki”. erakusketa
Aurtengo urtarrilean Mikelazuloko hamairu lagun joan ginen Cassamancera, “Bide ikusezinak marrazki” izeneko proiektua gauzatzera. Oussouye, Kafountine eta Djenbereng herrietan sormen lantegiak eta kultur elkartrukeak bideratu ziren. Bidaikide guztien artean pretaturiko ikuskizuna (txontxongiloak, antzerkia, poesia, pintura, musika, Mari, joaleak...)eskeini zen. Hamabost egunetan zehar marraztutako bideak ikusezina izateari utzi zion, eta horrela sortu zen “sentimenduen mapa”, orain forma anitzeko erakusketa honetan jasotzen saiatu garena. Erakusketa Xenpelar Etxean izango da azaroaren 5tik azaroaren 19ra.
3.- “Handala: palestinako erresistentziaren sinboloa” Komikiak erakusketa.
HANDALA da komikietan azaltzen den umetxoaren izena. Komikiaren egilea Naji al-Ali da. Bere biografiaren zatitxo bat da.
Naji Galilean jaion zen, orain Israel deitzen den lurralde palestinarrean. Bere jaioterria birrindua izan zen. Naji Libanoko Ain Al-Helwa errefuxiatu-esparruan hazi zen. Marrazkiak gazterik argitaratzen hasi zen Al-Harruya (Askatasuna)aldizkarian. Kuwaitera emigratu zuen. Bere marrazkietan Palestinako egoera, petroleoaren auzia, arabiar lurraldeen egoerak, askatasun falta, estatu-terrorismoa, pobrezia, burokrazia ukitzen zituen. Londonera exiliatu zen. Ezezagun batek tiroz hil zuen 1987ean.
Erakusketa Mikelazulon egongo da ikusgai aste osoan.

4.-SREBRENICA
Srebrenican 8.000 lagun hil zituzten 1995eko uztailean, haietarik gehienak gizonak; eta gainerantzekobiztanleak bidali egin zituzten, haietarik gehienak emakumeak. Sarraski hau Bosniako gerraren paradigma da: biztanleriaren aurka eraso egin zen; dela batzuen etnia-gehiagotasun delirioek animatuta; dela Kasko Urdinek agertu zuten pasibotasunak lagunduta (nahiz teorian biztanleria zibila defendatzeko zeuden han). Ordutik hiru gertaerek markatzen dute bizirik daudenen errealitatea: batetik, emakume askoren nahigabeak, euren familiako gizonezko guztiak galdu izanagatik (aitak, senarrak, semeak, anaiak...); bestetik, gizonezkoen faltak ; eta azkenik, oraindik zailtasunak egotea bai etxera itzultzeko, bai justizia egin dadin. “Srebrenicako Emakumeen” eta“Srebrenicako Amen” borroka bi pilaretan oinarritzen da: bata, egiatan gertatu zena aitortzea; bestea, justizia aplikatzea.
"Srebrenicako Amek" Tuzlan duten egoitzatik egiten dute lan; izan ere, Mladicen indar militarrek Srebrenicatik bota zituztenean, hiri honetara iritsi ziren. "Srebrenicako Emakumeek" Srebrenica bertatik dihardute lanean, bertara itzultzera ausartu direnak oso gutxi badira ere.
Hajra Catić eta Hatidza Mehmedović sarraskitik bizirik atera ziren hainbat pertsonen ordezkari dira. Hajrak senarra eta semea galdu zituen. Hatidzak senarra, bi semeak eta familiako gizonezko guztiak galdu zituen. Emakume hauen indarra ez dator maite zituzten pertsonak hil zituztenenganako gorroto eta ezinikusitik; baizik eta beraien seme, senar, anaiei zien maitasunetik. Emakume hauek denek justizia nahi dute, ez mendekua.

5.- “Motema na ngai” dokumenala. Egilea: Juan Miguel Gutierrez
Kongoko Errepublikan hitz egiten den lingala hizkuntzan “Motema na ngai” hitzek “Nire bihotza” esan nahi dute. Maitaleek elkarri esaten dizkioten hitz samurrak adierazteko erabiltzen da. “Ene maitea” edo “maite zaitut” litzateke horren itzulpen askea. Juan Miguel Gutierrez zuzendariari hitz horiek ateratzen zaizkio Afrikarekin pentsatzen duen bakoitzean. Are gehiago, orain, Kongon berriro gerra piztu denean, bertako aberastasunaren kontrolaren izenean, bertakoen miseria eta sufrimendu latzak areagotuz.
Mikelazuloan . azaroaren 12an, arratsaldeko 19,30tan.
6.- “Aniztasunaren ahotsak”
Hip-Hop tailerra egingo dugu. Bailarako gazte topaketa bat sustatu nahi dugu. Hip Hop neurri batean mundu mailan gazteen artean eta beraien errebeldia azaltzeko hedatu da, eta horren inguruan gure artean munduko herrialde askotatik etorritako gazteentzat espazio bat sortu nahi dugu, beraien esperientziak, ardurak eta nahiak elkarrekin konpartituz ekintza artistikoen bidez.
Horretarako hainbat artisten laguntza izango dugu. Beraien izango dira erakutsiko dituztenak break dance, graffiti eta errimaren oinarrizko elementuak.
Taillerra bi egunetakoa izango, Txintxarri Elkartean, Errenteriako Zumardian, azaroaren 12 (asteazkena) eta 13 (osteguna), arratsaldeko 18:00etatik 19:30tara. Lan hau erakustaldi publiko batekin bukatuko da Errenteriako Laket tabernan, azaroak 14, ostiralean, arratsaldeko 19:00tatik aurrera.
Tailler hauetan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik deituko balukete eskertuko genieke, beharko den materiala garaiz eskuratu ahal izateko.
Izena emateko edo zalantzak argitzeko edota solasean egoteko prest dago Iker: 617819981.
7.- ANIZTASUNAREN ARGAZKIAK
Kultur-arteko harremanak sortutako gizarte aldaketei buruzko argazki erakustaldia.
Azaroak 16, igandea, 18:00tan, Mikelazulo Kultur Elkartean.
Mikelazulo Kultur Elkarteak “Aniztasunaren argazkiak” argazki erakustaldia antolatu du. Argazkiak kultur-arteko harremanak sortutako gizarte aldaketei buruzkoak izan beharko dute.
Edozeinek parte har dezake, bere argazkiak herrienastea@gmail.com helbidera bidalita, azaroaren 12a baino lehen. Telefono mugikor bidez ateratako argazkiak badira, bidali argazkiak 657727859 zenbakira.
Erakustaldia azaroak 16an izango da, Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartean, arratsaldeko 18:00tan.
Ekimen honen bidez, Mikelazulo Kultur elkarteak jendea ekintzara bultzatu nahi du, kultura berria duten eta pentsatzeko modu desberdinak dituzten pertsonen etorrerak sortutako gizarte anitzago bati so eginaz.
Parte hartzaileek ezingo dituzte 4 baino argazki gehiago bidali, eta argazki bakoitzak izenburu bat eduki beharko du.



HERRIEN ASTEA. 2008.

Aurtengo Herrien Astea azaroan egingo dugu. Urtero bezala, aste horretan gure herrikideen artean munduko herrien arteko harreman aske eta duinen aldeko elkartasun asmoak jorratzen eta lantzen arituko gara.

Bi ardatz nagusiren inguruan antolatuko dugu astea:
Alde batetik gogoeta gaiak eskeini nahi ditugu gaur egun munduan herrien artean lotzen diren harremanen muinean dauden arazo larriei buruzkoak: gosea, gerra, emigrazioa, aldaketa klimatikoa etabar..................
Bestetik gai horiei buruzko erakusketak, kultur ekitaldiak.Azkenik, aste horretan, ohikoa dugun bezala, bertan bizi diren beste herrietako lagunekin amankomunean egindako ekintzak (afaria, lekukotasunak, kultur ekitaldietan