2010eko HERRIEN ASTEAREN EGITARAUA.

AZAROAK 16.- GARABIDEAREN ESPERIENTZIA

Aimarak, Kitxuak, Maiak, Euskaldunak..... elkarrekin hizkuntz-duintasuna eraikitzen. Garabidearen esperientziaren berri emango dute aimara eta kitxua herrietako kideek eta Garabide egitasmoaren ordezkariek: aurkezpena, dokumentala, solasaldia.MIKELAZULON, ARRATSALDEKO 19,30ETAN

AZAROAK 17.- MALETA BETE ISTORIO ipuin kontaketa

Ahmed bereberra, Sandra ekuadortarra, Chuluntsetseg mongoliarra, Andrea brasildarra, Nadia marokoarra... bakoitzak bere maleta dakar oroitzapenez, istorioz, esperientziaz betea... Hori izango da Koldo Mitxelena-Biteri eskolako haurrei eskainiko dieten oparia.XENPELAR ETXEAN: GOIZEKO 11,00ETAN.

AZAROAK 17.- IPUIN KONTAKETA, GINEAKO AMAL HALAL JATETXEAN

Joxemari Carrere eta Jose Luis Asumuren eskutik.

AMAL HALAL TABERNAN 19:30EAN, Astigarraga kalea, Ondartxo-Iztieta auzoa.

AZAROAK 18.- HITZALDIA: ETORKINAK ERRENTERIA-ORERETAN: DIAGNOSTIKOA.

Joxin Arregik eskainia “ELKARREKIN.... DUINTASUNA”ren ikuspuntutik.

MIKELAZULON: ARRATSALDEKO 19,30EAN.

AZAROAK 19: KAFE-KONTZERTUA: Daniel Etcheverry

Kontzertuan parte hartuko dute: Daniel Etcheverry irakaslea, gitarra klasikoa. Berarekin batera Sergio Sanabria irakaslea, harpa paraguayarrarekin eta Alex Quispe musikari bolibiarra, zampoñarekin. Hegoamerikako herrietako soinu eta harmonien barna ibilaldi bat eskainiko dute.

DANIEL ETCHEVERRY, gitarra klasikoan irakasle eta kontzertu emaile paraguayarra da. Donostian bizi da eta prestakuntza artistikorako hainbat kultur guneetan (Kantuz Bizi, Guardetxea...) musika tailerrak eta klase indibidualizatuak eskaintzen ditu.MIKELAZULON: ARRATSALDEKO 19,30ETAN.

AZAROAK 20.- ANTZERKIA 19:30. Xucrut Teatre Konpainiaren emanaldia: “NO TE CONSUMAS!”NIESSEN ARETOAN. Sarrera doan.

21:30. ERRUMANIAKO HERRI AFARIA,Txintxarri elkartean. ERRUMANIAko musikaz lagundurik. Ticketak salgai daude Mikelazulon.

ERAKUSKETAK:

Azaroak 1-30: Erakusketa Mikelazulon : UCRANIA.Lyudmila Boyko margolaria.

Azaroak 16-21: Erakusketa Xenpelar etxean: “SAHARAk emakume izena du”

Saharar herriak 35 urte daramatza bertan, bere lurrera, Mendebaldeko Saharara, noiz itzultzeko zain. Argazki sorta honetan kanpalekuetako emakumeen bizimoduen berri ematen da, bertan bizitakoa azalduz.

KARTELA:

Mariana Sellanes ilustratzaile venezolarrak propio Herrien Asterako egina eta itsasoaren bestaldetik bidalia.