Elkartasun sareak lantzen.

Andaluziako nekazarien oihu askeak, eta munduko deserriratuen bihotza den Palestina, Brasiglo musikaren alaia eta festa eta Argentinako musika herrikoi jende xumearen nahi sakonez betea, Mexikoko sukaldaritza eta mariatxiak, gure artean bizi diren “paperik gabekoen” testigantza ziragarriak, Mozambikeko argazki erakusketa indartsua, haur bizitzara jaio berriaren esperantza eta etorkizuna babesten zuen arabieraz eta euskaraz idatzitako kartela... gogoeta orokorrean (“denok gara etorkinak”) ehunduak osatu dugu, gozatuz, ezagutuz eta salatuz, aurtengo XVII. Herrien Astea.
Krisiaren larritasunarekin kontutan hartu nahi ditugun herriak ez dira soilik “hirugarren” mundukoak, geure mundukoak baizik. Egoeraren larritasunarekin etorkinen aurkako eraso basatiak areagotzen ari direla azpimarratu nahi izan dugu. Eta eraso horiek lotzen direla kate bat bezala “bertakoei” egiten ari zaizkigun erasoekin. Horrela, etorkinen aurkako jarrera elikatzea geure buruaren kontra harriak botatzea da. Elkartasun sarean ere, denok gara etorkinak.
Antolakuntzan ariturik Mikela bihurtu diren guztiei, diruz lagundu digutenei, komunikabideetan –aldizkari eta irratietan-- oiartzuna eman digutenei, Mikelako emanaldietan eta afarian parte hartu duten guztioi gure esker ona.
Mikelazulo Elkartea

No hay comentarios: