17.Herrien Astea 2012 Azaroak 19tik
25tera
DENOK GARA ETORKINA
Europako estatu
guztientzat etorkinak kontrolatu beharreko mehatxua dira. Etorkinak, erabili
eta botatzeko merkantzia merke dira. Mugak zaintzeko harresiak jarri eta
Frontex erakunde armatua eraiki dute. Paperik gabekoak kanporatzeko
kriminalizazioa eta pertsekuzioa,, kontzetrazio eremuak, eguneroko bizitzaren
itomena, eskubideen ukazio erabatekoa (etxebizitza klandestinoak, osasun
publikoa ukatua, langabeziara edota lan izkutura kondenatuak...), beraien
kulturarekiko mezpretxua, etorkinen pertzepzio zitalaren eta etorkinen aurkako
jarreraren produkzioa.. Beraiek dira krisiaren zamarik gogorrena jasaten ari
direnak. Zapalkuntzaren katean, lehen katebegi lotsagarriena.
Bainan boterearentzat, horixe ari gara denok bihurtzen, merkatuen eta
gobernuen merkantzia merkea. Boterearen mugak zaintzeko harresi polizialak,
herri mogimenduen errepresioa, kartzela eta legediaren aldaketak. Eguneroko
bizitzaren itomena. Eskubide laboralen suntsiketa. Etxe-kanporatzeen ugaritzea,
osasun publiko unibertsalaren ukazioaren eta pribatizazioaren lehen urratsak,
babes soziala (jubilazioa, zaintza, langabezia geroz eta urratuagoa).
Gure nazio eta kulturaren berzentralizazio asmoak. Pobrezian bizi direnekiko
eta askatasun mogimendu guztiekiko pertzepzio iraingarria, susmoak. Giza-talde
kaltetuen arteko jarrera lehiakorrak eta kontrakotasunak sustatzen ari dira.
Etorkinek ezagutu dituzten bidetik sarrarazi nahi gaituzte denoi: gizakia nahi
dute eskubiderik gabeko lan-indarra merkantzia.
Etorkinen kontrako
erasoak, eta gainontzeko guztion orain arteko eskubideetan eta babes sozialean
ematen ari diren murrizketak loturik daude. Eskandalagarria da osasun publiko
unibertsal eta dohainari buruzko uztailako dekretua. Gure aiton-amonen
zaintza-ardura duten milaka etorkin zaintza gabe geldituko dira. Paperik
gabekoak legez kanpokotzat balioetsi; osasun atentzio publikoa ukatu; eta gero,
horiei beraiei ehundaka euro batzuren truke osasun atentzioa (ez errezetak...)
saldu. Larria. Bainan horrekin zer ari dira prestatzen? Osasun sistema publiko
unibertsalaren kontzepzio bera azpijan!!! Gogoeta gaiztoa normala bihurtu:
osasungintza erabat pribatizatu, osasun atentzio diruaren arabera jaso. Orain
arte osasun sistema giza-solitaritatearen elementu nagusi bat zen. Hori suntsitu nahi dute. Eta bide horretan etorkinekin (eta beste
giza-talde batzurekin), koordainketarekin, osasun zentru publikoen gestioa esku
pribatuetan uztearekin… hasi dira. Agerian jartzen ari da etorkinen aurkako
filosofiak eta neurriak onartzea geure egoeraren aurka jotzea dela.
Zapalkuntzaren katebegi guztiak, elkartasunaren sarean bildu beharra dago.
mikelazulo@hotmail.com