XVIII.Herrien astea2012-Egitaraua



Azaroaren 20ean. 20,00tan. Mikelazulon. Hitzaldia.

ANDALUZIA ZUTIK! (SAT)

SOC (Sindicato de Obreros del Campo) erakundea 1976ean sortu zen, eta jornalarien sindikatua bihurtu zen. Bereziki bere eginkizun gisa hartu zuen lurraren aldeko borroka lursail publikoak eta lur-jabeenak okupatuz. Bere bizibidean okupaturiko lurretan jornalarien 7 kooperatiba altxatu ziren. Azkenekoa Somonte izenekoa da, eta kanporatze bat jasan ondoren zortzi hilabete daramate lurrak lantzen. 2007an, beste sindikatu xumeagoekin eta hainbat mugimendu sozialekin SAT (Sindicato Andaluz de Trabajadores) antolatu genuen. Europa osoko sindikaturik kolpatuena gara eta ekintza zuzena erabiltzen dugu.

Hizlariak: Pepe Caballero (SATeko idazkari nagusia) eta Lola Alvarez (Cordobako SATeko eta Somonteko lura-okupazioaren arduraduna).

Azaroaren 21ean. 19,30tan. Mikelazulon. Tertulia


BIDEZ BIDE

Bidez bide elkartea Zarautzen sortu zen 2009ko apirilean. Bertako eta etorkin jendeaz osatua dago eta Gipuzkoan aritzen da. Eskutartean daraman lana lau ardatzetan osatzen da:
Tituluen homologazioa eta aholkularitza. Etorkinek izan litzaketen tituluak homologatzeko lan egiten dute.
Berdintasun eragileen sarea. Alor honetan 10-12 emakumeri formakuntza eskaintzen ari zaio, gero beste emakumeekin lan egin ahal izateko (emakumeen aurkako indarkeriaren gaiarekin). Hemen tratu txarretan aditua den psikologoa, berdintasun teknikaria, eta Bilguneko ordezkari batekin lanean ari dira.
Laguntza eta babes psiko-soziala, "Zure ondoan" izeneko programaren bitartez. Migrazio testuinguruetan dauden pertsona eta familiei laguntza ematen zaie.
Kooperazioaren alorrean proiektuak. Tailerrak ematen dituzte, eta dokumental bat produzitu dute (amatasun transnazionalari buruz; honen bigarren partea ere prestatzen ari dira). Argazki erreportai bat ere badute, "Ángeles del hogar" izenekoa.
Tertulian parte hartuko dute Venezuela, Nicaragua eta Hondurasetik etorri eta egoera desberdinetan (etxe-lanetan, orduzkako lanetan, langabezian) aurkitzen diren diren hiru emakume etorkinek.



Azaroaren 22an. 19,00tan. Mikelazulo. Dokumentala.

QALBI (NIRE BIHOTZA) laburmetraia

Zuzendaria: Antzine Biain
Ekoiztetxea: Zazpi T’erdi
Iraupena: 20 min.

Sinopsia:
Palestinari buruzko beste ikuspegi bat, horren inguruan ikusten eta entzuten ditugunak ikusi eta entzunda ere, Palestina maitasuna besterik ez da.
Antzine Biainek 2009 urtean Cisjordanian egindako bidaiari buruzko laburmetraia, bertako bizitzaren ikuspegia ematen diguna.

Osteguna. 22,30tan. De Cyne Reina tabernan.

Brasilgo musikak, YEMAMAH taldearekin

Brasilgo mutur banatatik etorriak, Yemamah talde bat da musika brasildarraz jantzia. Bossa nova, Samba, Fogo bateginik Funk eta Reggerekin, jaz pintzelkada batzurekin, errepertorio beroa eta alaiari forma ematen diote.

Talde honetan ari dira:
Rodrigo Martins: Bateria eta Perkusioa.
Filipe Bittencourt : Gitarra eta ahotsa.
André Melló: Baxua eta Ahotsa.
Ioseba Olano: Saxoa eta ahotsa.
Bahia, Rio, Goiania eta Oiartzun Brasilgo Herrien eta Euskal Herriaren bategitea da YAMAMAH osatuz.


Ostirala . 17,00etan. Mikelazulon.
ANIZTASUNAREN KOLOREAK, HAURREKIN TAILLERRA.


Ostirala. 22,30etan. Mikelazulon. Kafe kontzertua.

Argentinako kantak: “Canciones de aquel lado del charco”

Ahotsa: Fabiana Boer

Gitarra eta Bombo legüeroa: Leandro Yaku

Azaroak 24. 21,30etan. Txintxarri Elkartean.
AFARI MEXIKARRA. (Bukaeran “Rantxera” emanaldia).

Azaroak 11tik abenduaren 3ra. Mikelazulon. Argazki Erakusteketa
                            --MOZAMBIKE--

No hay comentarios: