Elkartasun sareak lantzen.

Andaluziako nekazarien oihu askeak, eta munduko deserriratuen bihotza den Palestina, Brasiglo musikaren alaia eta festa eta Argentinako musika herrikoi jende xumearen nahi sakonez betea, Mexikoko sukaldaritza eta mariatxiak, gure artean bizi diren “paperik gabekoen” testigantza ziragarriak, Mozambikeko argazki erakusketa indartsua, haur bizitzara jaio berriaren esperantza eta etorkizuna babesten zuen arabieraz eta euskaraz idatzitako kartela... gogoeta orokorrean (“denok gara etorkinak”) ehunduak osatu dugu, gozatuz, ezagutuz eta salatuz, aurtengo XVII. Herrien Astea.
Krisiaren larritasunarekin kontutan hartu nahi ditugun herriak ez dira soilik “hirugarren” mundukoak, geure mundukoak baizik. Egoeraren larritasunarekin etorkinen aurkako eraso basatiak areagotzen ari direla azpimarratu nahi izan dugu. Eta eraso horiek lotzen direla kate bat bezala “bertakoei” egiten ari zaizkigun erasoekin. Horrela, etorkinen aurkako jarrera elikatzea geure buruaren kontra harriak botatzea da. Elkartasun sarean ere, denok gara etorkinak.
Antolakuntzan ariturik Mikela bihurtu diren guztiei, diruz lagundu digutenei, komunikabideetan –aldizkari eta irratietan-- oiartzuna eman digutenei, Mikelako emanaldietan eta afarian parte hartu duten guztioi gure esker ona.
Mikelazulo Elkartea

17.Herrien Astea 2012 Azaroak 19tik 25tera



17.Herrien Astea 2012  Azaroak 19tik 25tera
DENOK GARA ETORKINA
                     Europako estatu guztientzat etorkinak kontrolatu beharreko mehatxua dira. Etorkinak, erabili eta botatzeko merkantzia merke dira. Mugak zaintzeko harresiak jarri eta Frontex erakunde armatua eraiki dute. Paperik gabekoak kanporatzeko kriminalizazioa eta pertsekuzioa,, kontzetrazio eremuak, eguneroko bizitzaren itomena, eskubideen ukazio erabatekoa (etxebizitza klandestinoak, osasun publikoa ukatua, langabeziara edota lan izkutura kondenatuak...), beraien kulturarekiko mezpretxua, etorkinen pertzepzio zitalaren eta etorkinen aurkako jarreraren produkzioa.. Beraiek dira krisiaren zamarik gogorrena jasaten ari direnak. Zapalkuntzaren katean, lehen katebegi lotsagarriena.
Bainan boterearentzat, horixe ari gara denok bihurtzen, merkatuen eta gobernuen merkantzia merkea. Boterearen mugak zaintzeko harresi polizialak, herri mogimenduen errepresioa, kartzela eta legediaren aldaketak. Eguneroko bizitzaren itomena. Eskubide laboralen suntsiketa. Etxe-kanporatzeen ugaritzea, osasun publiko unibertsalaren ukazioaren eta pribatizazioaren lehen urratsak, babes soziala (jubilazioa, zaintza, langabezia  geroz eta urratuagoa). Gure nazio eta kulturaren berzentralizazio asmoak. Pobrezian bizi direnekiko eta askatasun mogimendu guztiekiko pertzepzio iraingarria, susmoak. Giza-talde kaltetuen arteko jarrera lehiakorrak eta kontrakotasunak sustatzen ari dira. Etorkinek ezagutu dituzten bidetik sarrarazi nahi gaituzte denoi: gizakia nahi dute eskubiderik gabeko lan-indarra merkantzia.
Etorkinen kontrako erasoak, eta gainontzeko guztion orain arteko eskubideetan eta babes sozialean ematen ari diren murrizketak loturik daude. Eskandalagarria da osasun publiko unibertsal eta dohainari buruzko uztailako dekretua. Gure aiton-amonen zaintza-ardura duten milaka etorkin zaintza gabe geldituko dira. Paperik gabekoak legez kanpokotzat balioetsi; osasun atentzio publikoa ukatu; eta gero, horiei beraiei ehundaka euro batzuren truke osasun atentzioa (ez errezetak...) saldu. Larria. Bainan horrekin zer ari dira prestatzen? Osasun sistema publiko unibertsalaren kontzepzio bera azpijan!!! Gogoeta gaiztoa normala bihurtu: osasungintza erabat pribatizatu, osasun atentzio diruaren arabera jaso. Orain arte osasun sistema giza-solitaritatearen elementu nagusi bat zen. Hori suntsitu nahi dute. Eta bide horretan etorkinekin (eta beste giza-talde batzurekin), koordainketarekin, osasun zentru publikoen gestioa esku pribatuetan uztearekin… hasi dira. Agerian jartzen ari da etorkinen aurkako filosofiak eta neurriak onartzea geure egoeraren aurka jotzea dela. Zapalkuntzaren katebegi guztiak, elkartasunaren sarean bildu beharra dago.
mikelazulo@hotmail.com